XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Center-en aurkitu nuen.

Herri hau ez zen Ohiotik urruti gelditzen, beraz, nahi nuenean, gurasoak bisita nintzatekeen.

Postu on samarra tokatu zitzaidan, ezin ukatu dut hori.

Nazio osoan zehar ibiltzen nintzen hara eta hona nire argazki makina eta bloka besapean nituela.

Notizia eskasak sortzen ziren; erreketak, inundazioak, esplosio bat edo beste, egunerokoa.

Beti esaten zidaten zaharragoek saltsa non kazetariak han behar zuela eta sustraietara iritsi arte ez etsitzeko.

Askotan pertsona ospetsuen artxiboak arakatzen ibili ginen, zakur gosetiak bezala.

Gu besteen hondamendiaz aberasten ginen, baina horrela zen bizia, bakoitzak tokatzen zitzaiona egin behar zuen.

Kasu batetan autore ospetsu batek Hollywoodko saltsak publikoari salatu zizkion eta ni bertara joan nintzen produktora entrebistatzera.

Fox zen, eta ahal zuen guztia egin arren, egunkari guztietan zabaldu zen berria.

Mayer anaiek han ikusi nindutenean mespretzuz begiratu zidaten.

Urte batzu lehenago haien zerbitzuan nintzen eta orain, hondamendira eramateko prest.

Anthonyk eta nik sarri ikusten genuen elkar.

Hau dirutza eder baten jabe zen eta bere kontura afari bikainak egiten genituen.